XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu berri bat

LIBURU berri bat erne da Legazpin. Liburu onen izenburua: Jatorriaren Errotik. Egillea: Martin Ugarte Azurmendi, Saletxe.

Idazle au, Legazpiko Saletxe baserrian jaio zan 1916garren urtean eta bertan bizi da. Beste euskaldun askori bezelaxe, jaiotetxetik datorkio izenordea.

Ez da idazle ezezaguna Saletxe. Guk dakigunez, beste liburu bat ere, On Egiñaren Obaria, badu idatzia. Itxaropena argitaletxeak atera zuan oraiñ urte batzuek.

Lan geiago ere argitara eman ditu Saletxek, batez ere Olerki aldizkarian, eta gutxienez, sei beintzat sarituak izan dira. Baditeke sei baiño geiago izatea.

Gizon langillea degu Martin.

Gaztetan artzaia izan zan, eta gero industri langille, baiña azi zan baserriari eta bertako lanari utzi gabe.

Irurogei eta bost urte betetzean jubilatu zan eta bere Saletxen jarraitzen du zintzo.

Idazlanetan bere burua beste maisurik ez omen du izan. Bere burua eta bere biotza, esango nuke nik.

Apirillaren 23'an egin zan liburuaren aurkezpena, eta gertakari pozgarri eta garrantzitsua izan zan Legazpirako. Don Manuel Lekuona agurtzeko zori ona izan genduan.